XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Legun askoa ibili oi zan, baiñan ogei ta amar kilo galdu omen zituan.

Gerrikoa askatzean, galtzak lurrera erortzen zirala esan oi zuan.

Etzeukan, libre utzi zutenean, permiso gabe len bizi zan lekutik ateratzerik.

Errian, berriz, gorrotoa zioten, berak baiño obeto bizi izan zalako.

Egun batean pentsatu omen zuan ama ikusteko permisoa atera bear zuala.

Ez dakit nun atera zuan, baiñan eman zioten beintzat.

Asteazkena izanik, pentsatu omen zuan Ordizira joan bear zuala.

Lagun batzuekin tabernan zegoala, ondo nai zionen bat bazeukan.

Abisatu dio reketeen buru egiten zuan bati.

An etorri zaio otsoa bezela dokumentazio eske.

Ama bisitatzeko permisoa omen zeukan.

Ea zertara etorri zan paper arekin perira.

Alde egiteko andik segituan.

Bestela, kartzelan sartuko zuala.

Laster atera omen zan oiñez Itsasondo aldera.

Beste errurik etzuan arek: berak baiño obeto bizitu zala.

Orregatik ezin ikusia.

Egun bat edo biko permisoa izango zuan.

Gerora lasatu zan gauza, baiñan lanik etzioten ematen.

Bere ama ta anaiarengana etorri zan udara partean.

Auzoko baserrietan segan lagundu ta orrela, zerbait irabazten ibiltzen segitu, garai bateko kontuak aztuta.

Bere bizimodua kontatzen zigun lenago.

Gero anaiak esaten zizkigun arenak.

Iñundik irabazirik etzuanean, dirua eskatu omen zion:

Donostira joan nai zuala ta ea ogei duro emango zion.

Bearbada etzion gustora emango, baiñan eman beintzat.

Bestea ere ez etorri egun berean.

Astelenean agertu da.

Asteartea etxean pasa ta asteazkenean perira joan nai.

Esan dio anaiari bost duro emango al dion.